XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrez-aurre, olerki baten indarra, olerki baten kemena, olerki baten ozendura agertzen zitzaion: EZ DU ZURE AZTAMAKILAK / ZERU-MUGA ZAURITUKO / MENDIAREN BABESAK GORDETZEN DU....

Noizbait aztamakil tren hau lurraren larruan sartuko da ondoraino....

Eta orduan sumatuko dut, seguru, nere azken dardara... baina bitartean, hor daude bide luzeak...... hor, denborak...... hor, haizeak... hor, txistuak....

Hauexek ziren, bestez-beste, hitzek zekarzkiten oihartzunak....

Haietxek ziren, bestez-beste, olerki xamur baten eremu gogoangarriak....

Hantxe zegoen, durduri-dardari, hotz-beroan, izerditan... hantxe, nora zihoan ez zekien bidaria... erbesteruntz... han, tren hartan sartuta dardari-durduri... sabel azpian... bere istapean sumatzen zuela eztenka zorrotz hura... dardari-durduri aurrera... beti aurrera... tren batek narama... ez dakigu nora baina aurrera... beti aurrera... zeru-mugak haustera... durduri-dardari trenaren barrenean....